Nola eskatu daiteke telefono bidezko aholkularitza juridikoko zerbitzua
01
Jarri harremanetan gurekin
Kanal honen bidez.
02
Eskura izan polizaren datuak
Beharrezkoak izango dira zerbitzua eman ahal izateko.
03
Profesionalak ahalik eta lasterren erantzungo dizu
Gehienez ere 48 orduko epean.
Laguntza behar duzu?
Zure lege-kontsultei erantzuten diegu
Occident bezeroa zarenez, talde juridiko bat duzu eskura, edozein gai juridiko telefonoz kontsultatu ahal izateko.
Zer barne hartzen du telefono bidezko aholkularitza juridikoaren zerbitzuak?
Aholkularitza juridikoa eskaintzen dugu dokumentu hauek lortzeko:
- Aseguratuaren kausadunen bizi-agiria.
- Elizaren artxiboko ezkontza-ziurtagiria.
- Izatezko bikoteen Erregistroko ziurtagiria.
- Hildako aseguratuak egiletsitako testamentua.
- Erregistroko inskripzioak.
Halaber, kontsulta juridikoak telefonoz egin ahal izango dira gai hauei buruz:
- Oinordetzak testamentu bidez izapidetzea, testamenturik gabeko oinordetzak, jaraunspenak onartzea edo uko egitea eta ondasunen inbentarioa.
- Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergari buruzko gai fiskalak.
Gure lantaldeak telefonoz argituko dizu honako gai hauei buruzko edozein zalantza:
- Aseguratuak kontratatutako aseguruen eta finantza-produktuen gaineko mozkin, eskubide eta pentsioak kobratzearekin lotutako izapideak.
- Ondasun higiezinen gaineko errentamendu-kontratuetan subrogazioa, errentatzaile, errentari edo gozamendun gisa, eta kausadunak subrogatzeko egin beharreko kudeaketa-lanak.
- Istripuen ondoriozko erreklamazioetan egin beharreko izapideak.
- Zure eskubideak honako hauei dagokienez:
- Etxebizitzaren alokairuko kontratua.
- Produktu edo konponketa akastunak.
- Jabeen erkidegokoa.
- Aireportuan ekipajea galtzea.
- Administrazio publikoa.
- Zure etxebizitza eraiki zuen enpresa, eraikuntza-akatsengatik.
- Bidegabeko fakturazioa hornidura-kontratuetan: ura, gasa, elektrizitatea edo telefonoa.
- Lan-kontratua: soldata, mugikortasun geografikoa, ordutegia, oporrak, eta abar.
- Aseguratuaren heriotza edo baliaezintasuna gertatuz gero, kaltetutako oinordekoen alde bada, beste aseguru-etxe pribatu batzuek kontratua ez betetzeagatik egindako erreklamazioa bermatzen da, aseguru-poliza pertsonaletatik oro har eratortzen diren eskubideak gauzatu ahal izateko. Poliza horien prestazioak gertaera gertatzetik eratorriko dira.
- Izapidea administrazio-bidetik baino ez da bermatzen, eta auzibidea kanpo geratzen da.
- Aseguratuaren heriotzaren, ezintasun iraunkorraren edo istripuaren kasuan, onuradunen mesederako, laguntza eskaintzen dugu alarguntasun, zurztasun edo ezintasun iraunkorreko prestazioak eskatzeko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari edo bestelako erakunde eta organismo arduradunei.
- Izapidea administrazio-bidetik baino ez da bermatzen, eta auzibidea kanpo geratzen da. Ordainsarien eta gastuen gehieneko muga 3.000 €-koa da.
- Aseguratua hiltzen bada, onuradunen aldeko agiri hauek lortuko direla bermatzen da:
- Azken nahien ziurtagiria.
- Heriotza-ziurtagiria.
- Jaiotza-ziurtagiria.
- Ezkontza-ziurtagiria.
Galderarik ohikoenak
Ez nahitaez. Kontsultak zure bizitza partikularrari edo familiarrari buruz sor dakizukeen edozein gai juridiko edo pertsonali buruzkoak izan daitezke.
Behar adina zerbitzu eska ditzakezu. Ez dago kontsulta-mugarik.
Ez. Telefono bidezko aholkularitza juridikoa kortesiazko zerbitzua da Occident enpresaren bezeroentzat, eta ez dago lotuta aseguruaren primaren zenbatekoarekin.