Lege-oharra
Erabileraren baldintza orokorrak eta Pribatutasun-politika
Enpresaren identifikazioa
Web-orri honetan jasotzen den edukia Occident GCO, S.A.U. de Seguros y Reaseguros entitateari (aurrerantzean, "Occident") buruzkoa da. Taldearen IFZ A-28119220 da, egoitza soziala Calle Méndez Álvaro, 31, Madrid (28045) helbidean du eta Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (37.110 liburukia, M-91.458 orria); era berean, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren administrazio-erregistroan inskribatuta dago, C0468 gakoarekin, aseguru-erakunde gisa, eta R1000 gakoarekin erakunde berraseguratzaile gisa.
Web-orriaren helburua
Web-orri ofizial honetan agertzen diren orrialdeen helburua da publiko orokorrari Occident-i buruzko informazioa ematea, baita eskaintzen dituen jarduerei eta zerbitzuei buruzkoa ere. Occident-ek, edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe, bere web-orriko informazioan edo konfigurazioan eta haren aurkezpenean aldaketak egiteko gaitasuna du.
Datu pertsonalen babesa
Datu pertsonalak babesteko araudiari buruzko informazioa web-orri ofizial honetan argitaratuta da "Pribatutasun-politika" atal espezifikoan, Lege-oharra atalaren ondoan.
Web-orrirako sarbidearen baldintzak eta erabilgarritasuna
Web-orri honen eduki orokorretarako sarbidea doakoa da erabiltzaile guztientzat, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik harpidetu edo erregistratzea. Zerbitzua eskuragarri dago eguneko 24 orduetan urteko 365 egunetan, sistema mantentzeko eta hobetzeko eskatutako etenaldiak salbu.
Aurretik adierazitakoari kalterik egin gabe, "Mugatutako sarbidea" duten atalen operatiboa baldintza partikular propioen menpe dago; kasuaren arabera, baldintza partikularrek baldintza orokorrak ordezkatu, osatu eta/edo aldatuko dituzte. Baldintza partikular horiek zerbitzu bakoitzerako sarbide-kontratuan agertzen dira; kontratu hori bezeroari ematen zaio aktibatu baino lehen. Erabiltzaileari jakinarazten zaio hirugarren enpresen web-orrietara zuzentzen duten esteketan (link-ak) sakatuz gero, utzi egiten diola Occident-en web-orri ofizialean nabigatzeari, eta, beraz, Taldeak ez duela bere gain inolako erantzukizun, kalte edo galerarik hartuko hirugarren enpresekin egiten diren kontratazioetan edo haiek emandako informazioari buruz. Erabiltzailea ez da dagoeneko Occident-en web-orrian nabigatzen egongo estekako web-orrian ez bada Occident marka agertzen eta domeinuaren helbideak edo izenak ez badu Occident izena jasotzen.
Erantzukizunetatik libratzea
Erabiltzaileak web-orri ofizial honetan nabigatzen duenean, Occident-ek ez du erantzukizunik izango kasu hauetan:
- Erabilera okerrarengatik: Web-orri honetan sartzean, onartu egiten duzu Occident ez dela izango erantzule bertan dagoen informazioaren behar ez bezalako erabileratik eratorritako ondorio, kalte edo galerengatik, ezta web-orri honen konexioen bidez Interneten dauden beste gai batzuetara behar ez bezala sartzeagatik ere.
- Hirugarrenen edukiengatik: Web-orriak World Wide Web-en beste orri batzuetarako hipertestu-estekak izan ditzake, web-orri ofizial honetatik guztiz independenteak direnak. Occident-ek ez du inolaz ere erantzungo hirugarrenek hipertestu-esteka horien bidez emandako informazioaren zehaztasun edo egiazkotasunaren ezagatik edo faltagatik, ezta informazio hori bermatu ere, izan pertsona edo entitate fisiko nahiz juridikoa, izan izaera juridiko propioarekin edo gabe.
- Besteren akats teknologikoengatik edo propioengatik: Occident ez da hauen erantzule izango: (i) interferentzia, ez-egite, etenaldi, birus informatiko, matxura telefoniko edo aukeratutako sistemaren funtzionamendu operatiboaren deskonexioetatik (sare telefonikoa, Internet, etab.), eratorri daitezkeen kalte eta min posibleak, Occident-ek eragin ez dituen beste arrazoi batzuengatik, (ii) linea telefonikoen urritasunak edo gainkargak edo enpresaren datuak prozesatzeko zentroan sistemaren erabileran sortutako atzerapenak edo blokeoak, Interneten sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan, eta (iii) Occident-en kontroletik at dauden hirugarren pertsonek aukeratutako sisteman modu ilegitimoan aritzearen ondoren sor ditzaketen kalteak. Era berean, Occident-ek ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak Occident-ek emandako informazioan egon daitezkeen errore, akats edo omisioen ondorioz jasan dezakeen edozein kalte edo galerengatik informazio horren iturria Taldetik kanpokoa denean.
Jabetza intelektuala
Web-orri honetako materialaren copyright-a Occident-en jabetzakoa da, dagokion kontratua sinaturik daukaten enpresa kolaboratzaileei dagokiena izan ezik. Web-orri honetako eduki orokorretarako doako sarbideak ez dakar berekin bere erreprodukziorako eta/edo banaketarako beste eskubide edo lizentziarik, Occident-en berariazko baimenik gabe. Markak, logotipoak, diseinuak, irudiak, mapak, bannerrak, edukiak, softwarea eta bere iturburu-kodeak eta objektua, eta web-orri honen gainerako elementu integratzaileak jabetza industrialaren eta intelektualaren legeek eta nazioarteko hitzarmenek babesten dituzte. Baimendu gabeko iturburu-kodearen, barneratutako algoritmoen edo datu-baseen erreprodukzioa, banaketa, manipulazioa edo desmuntaketa, totala edo partziala, penalizazio larriak ekarriko ditu (zibilak nahiz penalak) eta dagozkion zuzenbideko ekintza judizialak aplikatuko dira. Occident-en enpresa edo erakunde kolaboratzaileen titularitatekoak diren web-orri honetan agertzen diren diseinu eta grafikoen kasuan ere baldintza hauek eta babes-araubide berbera aplikatuko dira, enpresa edo erakunde horiek idatziz berariazko baimena eman dutenean izan ezik.
IGMEZL: Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legea
Occident-ek informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legetik ondorioztatzen diren betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen du. Lege horren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Occident-en identifikazio-datuak zerrendatzen dira "Enpresaren identifikazioa"ri buruzko Lege-ohar honen lehen atalean.
www.occident.com domeinu-izenari dagokionez, Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatu da, Sozietatearen orrian. Occident-ekin harremanetan jartzeko, web-orrian hainbat kanal jartzen dira zure esku.
Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia, diru-bolumena eta berankortasun-araudian ezarritako gehienekoa baino aldi txikiagoan ordaindutako faktura-kopurua
Bat etorriz uztailaren 5eko 15/2010 Legearen (abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duena, merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurkako neurriak ezartzeko dena) 3. xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin; Sozietateak 12,78 eguneko batez besteko denbora hartzen du hornitzaileei ordaintzeko; diru-bolumena eta berankortasun-araudian ezarritako gehienekoa baino aldi txikiagoan ordaindutako faktura-kopurua 139.986 mila euro eta 11.817 direlarik, hurrenez hurren; eta fakturen guztizkoen kopuruaren eta hornitzaileei egindako ordainketen guztizkoaren ehunekoak % 90 eta % 96 dira, hurrenez hurren.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Baldintza orokor hauei edo Occident-en web-orriaren edukiari buruz edo horietara sartzeari edo erabiltzeari buruzko edozein auzigairi dagokionez, bai erabiltzailea bai Sozietatea erabiltzailearen egoitzako epaitegi eta auzitegien jurisdikzio eta eskumen esklusiboaren menpe egongo dira, eta beren-beregi uko egingo diote legokiekeen beste edozein foruri. Erabiltzaileak bizilekua Espainiatik kanpo badu, Sozietatea eta Erabiltzailea Sozietatearen egoitza sozialeko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, eta berariaz uko egingo diote legokiekeen beste edozein foruri.