Gure aldi baterako bizi-asegurua bereizten duena
Aldi baterako bizi-aseguruari esker, ustekaberen bat sortuz gero, zure familiak eta zuk beti izango duzue horri aurre egiteko beharrezko babes ekonomikoa. Gainera, aseguru honek aldi baterako bizi-aseguru berriztagarritik haratago doazen zerbitzu osagarriak ditu, zuen babesa handituz.
Aseguru honen modalitateak
Aseguru-modalitate honetan, poliza urtebeterako kontratatzen da hasieran, eta urtero berritu ahal izango da, zure beharren arabera.
Aldi baterako bizi-aseguruak aukera ematen dizu polizaren indarraldian zehar kapital konstante bat, edo berritze bakoitzarekin balioa handituz joan daitekeen kapital hazkor bat aukeratzeko, KPIaren arabera edo % 1 eta % 10 arteko ehuneko finko baten arabera. Zuk aukeratuko duzu nolako bizi-asegurua nahi duzun.
Modalitate honetan, zuk erabakiko duzu aseguruaren iraupena poliza kontratatzen duzun unean, eta 5 urtetik 25 urtera bitarteko iraupena izan daiteke. Eperako bizi-aseguruak konstante mantentzen ditu aseguratutako kapitala eta primak, polizaren indarraldi osoan.
Zer estaltzen du gure aldi baterako bizi-aseguruak?
Estaldura honekin, aseguruaren onuradunek kalte-ordaina jasoko dute aseguruduna hilez gero.
Zure bizi-asegurua pertsonalizatu dezakezu, aldi baterakoa edo eperakoa, berme honek eskaintzen dituen aukerak desberdinak aukeratuta:
- Istripuagatiko heriotza: hautazko estaldura horrekin, onuradunak aseguratutako kapitalaren bikoitza jasoko du, heriotza istripuzko arrazoi batengatik gertatzen bada.
- Zirkulazio-istripuagatiko heriotza: estaldura hau barne hartuta, zirkulazio-istripu baten ondoriozkoa bada heriotza, onuradunek jasoko duten kapitala aseguratutako kapitalaren hirukoitza izango da. Aldi baterako bizi-aseguruak seme-alabentzako kapital gehigarri bat ere badu, zirkulazio-istripu horretan bi gurasoak hiltzen diren kasurako.
Estaldura horrek babes berezia gehitzen dio aldi baterako bizi-aseguruari, asegurudunak ezintasun iraunkor eta absolutua duenean, eta polizan aurreikusitako kapitalarekin indemnizatuko du. Estaldura zabaltzea ere aurreikusten du, honako aukera hauekin:
- Istripuzko ezintasun iraunkor absolutua: baliaezintasun-egoera istripu baten ondoriozkoa bada, jasotako kapitala baliaezintasun-bermerako kontratatutakoaren bikoitza izango da.
- Zirkulazio-istripuagatiko ezintasun iraunkor absolutua: baliaezintasuna zirkulazio-istripu baten ondoriozkoa bada, kapital hori hirukoiztu egingo da.
Estaldura horrekin, aseguratutako kapitala aurreratu ahal izango duzu gaixotasun larriren bat izanez gero, hala nola minbizia, miokardioko infartua, istripu zerebrobaskularra, esklerosi anizkoitza eta alboko esklerosi amiotrofikoa, giltzurrun-gutxiegitasuna edo paralisia, eta baita arteria koronarioak eta bizi-organo baten transplanteak eragindako ebakuntza kirurgikoen kasuan ere.
Heriotzaren estaldurarako aseguratutako kapitalaren % 25, % 50 edo % 75 aurreratu ahal izango da, gehienez 150.000 euro, kontratazioaren unean aukeratu beharko dena.
Gure bizi-aseguruan barne diren zerbitzuak
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Jaso bigarren diagnostiko bat eta lortu lasaitasuna
Mediku profesionalen talde batek zure kasua aztertuko du eta bigarren iritzi mediko bat emango du, jarraitu beharreko tratamendu egokienarekin.
- Etxetik mugitu gabe.
- Gaixotasun larrietarako.
- Baita ebakuntza kirurgikoko kasuan ere.
Bihotzerako tratamendua eta errehabilitazioa
Bihotzeko gaixotasun bat eduki baduzu, errehabilitazio-prozesu psikologiko nahiz fisikoarekin lagunduko dizugu.
- Entrenamendu fisikoa.
- Berregokitze psikologikoa.
- 4 eta 12 hilabete arteko errehabilitazio-programak.
Zure azken-nahiak kudeatzen lagunduko dizugu
Utzi dena erraz eta eroso aurreikusita.
- 3 kudeaketa bakat batean.
- Desplazamendurik gabe.
- Aditu baten aholkularitzarekin.
Galdera ohikoenak
Aldi baterako bizi-asegurua inguruko pertsonen babes ekonomikoa bermatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago bereziki. Haien heriotzaren edo baliaezintasun absolutuaren, ezintasunaren edo gaixotasun larri jakin batzuen ondoriozko egoera kaltegarriak saihestu nahi dituzte. Beraz, aseguruak euskarri ekonomikoa ematen du heriotzaren, gaixotasun larriren baten edo istripuren baten ondoriozko edozein gertakizunen aurrean.
Bizitza-aseguru batean zer kapital eduki behar den kontratatuta jakitea hiru gairi erantzutea bezain erraza da:
- Hilero zure ezkontide eta seme-alabentzat bermatu nahi dituzun diru-sarrerak.
- Babes hori zenbat denboran beharko zenukeen.
- Zure familiaren egungo egoera ekonomikoa: aurrezki erabilgarria eta karga finantzarioak.
Zure aseguru-bitartekariaren bidez azterketa oso bat egitea da aukerarik onena. Hark azterlan pertsonalizatua emango dizu, zure familiaren behar ekonomiko guztiak ondo beteta izan ditzazun zer kapital kontratatu behar dituzun jakiteko.
Gure ondareak gure familiaren beharrak ase ditzake, baina Gizarte Segurantzaren estalduren eta gure egungo bizi-mailaren arteko diferentziala ere konpentsatu behar du.
Baliaezintasunak, adibidez, gastuak nabarmen handitzea dakar (arreta medikoa, etxeko laguntza, errehabilitazioa, etxea eta ibilgailua egokitzea...), eta horrek, diru-sarrerak murriztearekin batera, hasierako ondarea nabarmen murriztea ekar lezake.
Aseguru horri esker, aseguruaren kapitalek kontratazioaren unetik bertatik izango duten bilakaera aurreikus dezakezu, aseguratutako kapitala beti behar bezala eguneratuta egon dadin.
Gainera, polizaren indarraldian, egokitzat jotako aldaketa guztiak eskatu ahal izango dituzu, malgutasun osoz.
Aldi baterako bizi-asegurua, izenak dioen bezala, denbora-tarte jakin baterako kontratatzen den bizi-asegurua da. Normalean urtebeteko iraupena izaten du. Gainera, bizi-aseguru hori pertsonalizatu egin daiteke, besteak bezala, zugana gehien egokitzen diren estaldurak aukera ditzazun.