Bezeroaren defentsa
Bezeroei emandako zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzeko eta sustatzeko asmoz, baita finantza-erakundeetako bezeroarentzako-arreta sail eta zerbitzuei eta bezeroaren defendatzaileari buruzko ECO 734/04 Aginduaren eskabideetara egokitzeko ere, Catalana Occidente Taldeko erakundeek Bezeroaren Arretarako Sail bat sortu dute bere bezeroek eta aseguratuek aurkezten dituzten kexa eta erreklamazioetarako. Horrez gain, Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzaile bat ere badute, partaideek eta bazkideek aurkeztutakoei erantzuteko.
Erreklamazio eta kexa guztiak Bezeroaren Arretarako Sail horren edo, partaideen eta bazkideen kasuan, Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailearen aurrean aurkez daitezke, Bezeroaren Defentsarako Araudian ezartzen den moduan ("Informazio gehiago" atala), eta horiei aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen da, bereziki Bezeroaren Arretarako Sailaren eta Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailearen eskumenei buruzko 2. eta 3. artikuluak, baita II. kapitulua ("Kexak eta erreklamazioak bideratzeko prozedura") ere.
Catalana Occidente Taldeko Bezeroaren Arretarako Sailaren titularra Ainhoa Cuevas Arranz andrea da, eta Taldearen aseguru-erakundeen, Occident Pensiones, E.G.F.P., S.A.U.-ren, Occident Hipotecaria E.F.C., S.A.U.-ren, Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos S.A.U., S.G.I.C.C.-ren eta Occident GCO Capital, Agencia de Valores S.A.U.-ren kexa eta erreklamazioei erantzuteko izendatu dute.
Harremanetarako datuak hauek dira:
Helbide elektronikoa: Defensa.Cliente.GCO@gco.com
Avda. Alcalde Barnils, 63
08174 - Sant Cugat del Vallés (Barcelona)
Tel.: 900.102.978
Bestalde, LEGSE Abogados SL da Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailea. Erakunde hori aseguru arloko bulego lider gisa sailkatuta dago lege-direktorio ospetsuetan, eta Occident Pensiones, E.G.F.P., S.A.U.-ren eta Occident Previsión E.P.S.V. Individualen kexei eta erreklamazioei erantzuteko izendatu dute.
Harremanetarako datuak hauek dira:
Helbide elektronikoa: defensordelasegurado@legse.com
Calle Lagasca, 40
28001-Madrid
Tel.: 91.576.06.73
Emandako ebazpenarekin ados ez egonez gero, kexa edo erreklamazioa lehenik Bezeroaren Arretarako Sailaren edo, hala badagokio, Partaidearen eta Bazkidearen Defendatzailearen aurrean aurkeztuko da. Horren ostean, bezeroa kasu bakoitzerako jarraian adierazten den dagokion eskumendun agintaritza ikuskatzailearen erreklamazio zerbitzuetara zuzendu ahalko da, horretarako gaitutako dagozkion inprimakien bidez. Inprimaki horiek "Informazio gehiago" atalean daude eskura.
- Taldearen eta Occident Pensiones, E.G.F.P., S.A.U.-ren aseguru-erakundeak => Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusia.
- Occident Hipotecaria E.F.C., S.A.U. => Banco de España
- Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos S.A.U., S.G.I.I.C. eta Occident GCO Capital, Agencia de Valores, SAU => Balore Merkatuaren Espainiako Batzordea
- Occident E.P.S.V. Individual=> Eusko Jaurlaritza