Nola eskatu daiteke laguntza informatikoko zerbitzua
01
Jarri harremanetan gurekin
Kanal honen bidez.
02
Eskura izan polizaren datuak
Beharrezkoak izango dira zerbitzua eman ahal izateko.
03
Hasi elkarrizketa gure teknikarietako batekin
Gure online plataformaren barruan.
Laguntza behar duzu?
Behar duzun laguntza informatikoa,
Occidenten bezero zarenez, informatikako teknikari-talde bat duzu eskura, sortzen zaizkizun zalantza informatiko eta teknologikoak kontsultatzeko.
Zer barne hartzen du laguntza informatikoko zerbitzuak?
Jar zaitez harremanetan informatikako teknikari batekin, ekipo hauen erabilerari buruzko zalantzak argitzeko:
- PC edo Mac.
- Smartphoneak, tabletak edo PDA.
- Periferikoak: inprimagailuak, eskanerrak, kamera digitalak, kanpoko biltegiratze-gailuak, web-kamerak...
Gorabehera urruneko laguntza-zerbitzuaren bitartez konpondu ezin izan bada, teknikari bat bidaliko dizugu etxera, hark konpondu dezan, eta joan-etorria eta eskulana geure gain geratuko dira.
Zure ekipoa tailerrean konpondu behar bada, ordenagailu eramangarri hornitua utziko dizugu konponketak iraun bitartean.
Har ezazu teknikari bat etxean, zure smartTV, smartphone, tablet, router, domotika, gauzen Internet, WIFI, etab. instalatzen edo konfiguratzen lagun diezazun.
- Datuak berreskuratzea.
- Segurtasun-kopia online.
- Datuak hodeian konfiguratzea.
- Geolokalizazioa eta smartphone eta PC/MAC blokeoa.
- Urteko berrikuspena ("IAT informatikoa").
- Gurasoen kontrola.
- Aztarna digitala ezabatzea.
- Interneteko aipamenen jarraipen proaktiboa (aztarna digitala).
- Ebidentzia digitalen ziurtagiria (jazarpen zibernetikoa).
Galderarik ohikoenak
Interneterako konexiorik ez baduzu edo nahiago baduzu, kontsulta telefonoz egin ahal izango duzu.
Zerbitzu motaren araberakoa izango da. Urruneko laguntza informatikoko zerbitzuen gehieneko kopurua 5 izango da urteko, eta etxez etxeko laguntza informatikoko zerbitzuena 2. Gainerako zerbitzuak urtean behin bakarrik erabili ahal izango dira.
Mahai gaineko ordenagailuetan, ordenagailu eramangarrietan, tabletetan edo mugikorretan konfigura dezakezu, eta 3 ekipo aukeratu ahal izango dituzu guztira.
Ez. Zerbitzu hori ez dago lotuta aseguruaren primaren zenbatekoarekin.
Interneten dagoen zure informazio pertsonala ezabatzen laguntzen dizun zerbitzua da, batez ere bilatzaileetan eta sare sozialetan. 5 eta 10 egun baliodun artean behar izaten dira kudeatzeko.