Nola eskatu daiteke etxean laguntzeko zerbitzua
01
Jarri harremanetan gurekin
Kanal honen bidez. Premiazko kasua ez bada, lanegunetan egitea gomendatzen dizugu, 09:00etatik 18:00etara.
02
Eskura izan polizaren datuak
Beharrezkoak izango dira zerbitzua eman ahal izateko.
03
Profesionalak deituko dizu
Hitzordua zehazteko.
Laguntza behar duzu?
Zure etxeak behar dituen laguntza-zerbitzu guztiak
Etxeko laguntza zerbitzuarekin gremio onenak dituzu zure etxean gerta daitekeen edozein ezustekoren aurrean, eguneko ordua kontuan hartu gabe, eta lehentasunezko baldintza ekonomikoetan eta zerbitzu-baldintzetan.
Zer barne hartzen du etxeko laguntza-zerbitzuak?
Profesional kualifikatuak eskaintzen dizkizugu, zure etxebizitzako edozein ezustekori erantzuteko: iturgintza, elektrizitatea, beiragintza, sarrailagintza, zurgintza, lorezaintza, antenak, etxetresna elektrikoak, igeltserotza, telebista eta bideoak, pintura, pertsianak, eskaiola-lanak, moketatzea, parket-lanak, metal-arotzeria, tapizeria, bernizak, kontratistak, garraio txikiak eta garbiketak.
Gorabehera batengatik zure etxebizitzan sartzerik edo irteterik ez baduzu (giltza galdu duzu, giltzarrapoa bortxatu dute...), sarrailagile bat jarriko dugu zure eskura, atea irekitzen lagun diezazun.
Argindarrik gabe gelditzen bazara, langile bat bidaliko dugu zure etxera arazoa ahalik eta bizkorren konpontzen saia dadin eta argindarra berreskura dezan. Bidaiaren kostua eta 3 orduko eskulana daude barne.
Ezbehar bat eta gero etxebizitzarako sarbidea kaltetuta badago, prestatuta dauden segurtasuneko langileak jarriko ditugu zure eskura, doan, 48 orduz.
Galderarik ohikoenak
Premiazko zerbitzuak (iturgintza, elektrizitatea eta sarrailagintza) ahalik eta azkarren emango dira. Gainerako zerbitzuak astelehenetik ostiralera eskatu beharko zaizkio laguntza-zentralari, lanegunetan, 9:00etatik 18:00etara.
Joan-etorrien kostuak doakoak izango dira. Aseguratuak eskulanaren eta erabilitako materialen kostua ordaindu beharko du.
Erakunde aseguratzaileak hiru hilabetez bermatuko ditu egindako lanak.
Larrialdietan jardungo dugu eguneko 24 orduetan elektrizitatearen, sarrailagintzaren eta iturgintzaren konponketetan, horiek baitira azkar aritzea eskatzen dutenak. Adibidez, iturgintzan presazkotzat hartuko litzateke urak ez badio irteteari uzten edo ixteko giltza moztu beharrean izanik etxebizitza urik gabe geratzen bada. Finean, zeure etxean bizitzen jarrai dezazun egoerak eskatzen duen berehalako esku-hartze oro.
Etxeko laguntza ez dago lotuta aseguruaren primaren zenbatekoarekin.