Nola eskatu daiteke bihotz-errehabilitazioko zerbitzua
01
Jarri harremanetan gurekin
Kanal honen bidez.
02
Eskura izan polizaren datuak
Gainera, honako hauek aurkeztu beharko dizkiguzu:
- Artatzen zaituen kardiologoaren edo laguntza-zentroaren ziurtagiria, estalitako gaitzen bat duzula adierazten duena.
- Baloraziorako mediku-galdetegia, kardiologoak beteta.
03
Esleitutako zentrotik deituko dizute hitzordu bat zehazteko
Harekin emango diozu hasiera programari.
Laguntza behar duzu?
Bihotzerako tratamendua eta prebentzioa
Bihotzeko gaixotasun baten osteko errehabilitazio fisikoan zein psikologikoan laguntzen dizugu, zure eskura jarriz zure egoera pertsonalera egokitutako programa pertsonalizatua.
Zer barne hartzen du bihotz-errehabilitazio zerbitzuak?
Entrenamendua kontrol-ekipo batekin egiten da, eta honako hauek ditu:
- Paziente bakoitzaren monitorizazio elektrokardiografikoa, kardiologo batek gainbegiratuta.
- Fisioterapeuta batek zuzendutako saioak.
- Talde txikiak eta esfortzu-probaren arabera behar bezala sailkatuak.
- Edozein larrialdi konpontzeko tresnak.
Lasaitasun dinamikoko eta taldeko psikoterapiako teknikak erabiltzen dira eta, saioetan zehar garatuta, bide ezin hobea dira antsietateari eta depresioari aurre egiteko.
Gaixo eta senideei zuzendutako programa hau gaixotasun koronarioan eragiten duten arrisku-faktoreei eta horiek nola zuzentzeari buruzkoa da.
Galderarik ohikoenak
Bihotzeko gaixotasunen prebentzio eta errehabilitazio programak egoera kliniko hauetako batean dauden gaixoei zuzentzen zaizkie:
- Bularreko angina egonkorra. Orain dela gutxiko miokardioko infartua edo aspaldikoa (erraza).
- Koronarioetako ebakuntza egin berri dieten gaixoak (by-pass barne)
- Post-angioplastia koronarioa.
- Bihotz-balbulen gaixotasunak.
- Bihotzeko transplantea.
- Taupada-markagailuak dituzten gaixoak.
Bihotz-errehabilitazioko zerbitzua Occident zentro itundu batean egingo da.
Bizilekuagatik edo beste arrazoiren batengatik ezin bazara joan, errehabilitazioa urrutiko errehabilitazio kardiakoaren programaren bidez egingo da zure etxean.
Bihotz-errehabilitazioa istripu koronarioa gertatu eta sei astera has dezakezu, ospitaletik irten eta egoera klinikoki onargarrian zaudenean.
Ez. Bihotz-errehabilitazioko zerbitzua ez dago lotuta aseguruaren primaren zenbatekoarekin.
Zuk zeuk aukeratu eta/edo alda dezakezu gehien komeni zaizun taldea, honako hiru hauen artean:
- I. taldea: Errehabilitazioko 3 saio astean. Zentro itunduan kontrolatutako errehabilitazio kardiakoko programa globala, guztira 4 hilabeteko iraupenarekin.
- II. taldea: Errehabilitazioko 1-2 saio astean. Zentro itunduan kontrolatutako errehabilitazio kardiakoko programa globala, guztira 6-9 hilabeteko iraupenarekin.
- III. taldea: etxean hitzartutako zentroak gainbegiratutako errehabilitazio kardiako globala, aldizkako kontrolekin, guztira 12 hilabeteko iraupenarekin.