Gure aseguratutako aurreikuspen plana bereizten duena
Aseguratutako aurreikuspen plana, APA aurrezkia, erretirora bideratutako aurrezki formula malgua da. Abantaila fiskal garrantzitsuak ditu, eta, gainera, interes-tasaren segurtasuna eskaintzen du.
APA aurrezkia aseguruaren errentagarritasuna eta fiskalitatea
APA errentagarritasuna
APA aurrezkiaren errentagarritasuna une bakoitzean dauden merkatuko interes-tasen arabera ezartzen da. Hiru hilean behin berrikusten den interes-tasa da.
APA fiskalitatea
Pentsio-plan indibidualek eta aseguratutako aurreikuspen-planek abantaila fiskal bikainak dituzte; izan ere, horiei egiten zaizkien ekarpenak, egiten diren ekitaldiko PFEZren zerga-oinarritik kentzen dira.
Bestalde, prestazioak kobratzeko aukera ematen duten kontingentziak aurkezten badira, prestazio horiek laneko etekin gisa tributatuko dira, edozein dela ere kobratzeko modua.
APA aurrezkia aseguruan barne diren zerbitzuak
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Galdera ohikoenak
Zuk aukeratuko duzu APAra egindako ekarpenen aldia eta zenbatekoa, legez ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez duten bitartean.
Metatutako balioa kendu ahal izango duzu honako kasu hauetan:
- Erretiroa hartzeko unean.
- Ezintasun iraunkorraren kasuan.
- Mendekotasun larria edo mendekotasun handiaren kasuetan.
- Aseguruduna hiltzen bada, hark izendatutako onuradunak izango dira bermatutako balioa eta heriotzagatiko kapital gehigarria kobratzeko eskubidea izango dutenak.
- Iraupen luzeko langabezia.
- Gaixotasun larria.
- Likidezia: horrez gain, 10 urtetik gorako antzinatasuna duten primei dagokien balio metatua erabili ahal izango duzu.
Minusbalio fisiko edo sentsorialeko (gutxienez % 65) edo psikiko (% 33 edo handiagoa) maila bat duten pertsonek abantaila gehigarriak baliatu ahal izango dituzte Aurrezkiaren aurreikuspen-plan aseguratua kontratatzean. Horrela, hartzaileak edo haren senideek (hirugarren gradura arte, hura barne) primak ordaindu ahal izango dituzte aseguru horretan, baina primek ez dute gaindituko araudian ezarritako gehieneko zenbatekoa.
Gainera, hartzaileak 45 urtetik aurrera jaso ahal izango du erretiroagatiko prestazioa, betiere lan-jarduerarik egiten ez badu.
Araubide orokorrean kontratatuta bazaude edo norbere konturako langileen kasuan, pentsio- eta aurrezki-planei buruz maiz egiten diren galdera orokorretan zehatz-mehatz erantzungo dizugu gai horren inguruan.
Bai, eta erraz eta doan; izan ere, aurrezki-sistema horietarako araudiak planak une oro eskualdatzeko aukera aurreikusten du, inolako zigorrik gabe.