Gure quad-asegurua bereizten duena
Occidenten quad-aseguruak estaldura bereziak ditu mota horretako ibilgailuentzat. Zu, eramaten dituzun bidaiariak eta zure quada babesteko pentsatua. Gainera, legeetan espezializatutako talde baten laguntza izango duzu, behar izanez gero.
Zer estaltzen du quad-aseguruak?
Zure quadarekin ibiltzean hirugarrenei ezbeharrez eragin diezazkiekezun kalteak estalita izango dituzu, erantzukizun zibileko hainbat modalitateren bidez:
- Nahitaezko erantzukizun zibila eta osagarria.
- Erantzukizun zibila oinezko edo txirrindulari gisa.
- Suteko erantzunkizun zibila: zure quadak su hartzen badu eta kalteak eragiten baditu, zure polizak estaliko ditu.
Gidabaimena kentzen badizute eta berreskuratzeko prestakuntza egin behar baduzu, ikastaro horien gastuak ordainduko ditugu, baldin eta zentro arautuetan ematen badira eta dagokion aprobetxamendu-ziurtagiria badute.
Zure quadarekin ehiza nagusiko animalia batekin talka egiten baduzu, gastuak estalita izango dituzu.
Zure interesak defendatzeaz arduratzen gara zure quadaren gidari gisa inplikatuta egon zaitezkeen prozedura penal eta administratiboetan, eta, beharrezkoa izanez gero, administrazioarekiko auzibidean helegiteak jartzeaz ere arduratzen gara. Hau estaltzen dugu:
- Abokatuen eta prokuradoreen ordainsariak eta gastuak.
- Tasa judizialak eta ahalordetzak ematea.
Gure quad-aseguruan barne diren zerbitzuak
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Zure isunei helegitea jartzen laguntzen dizugu
Ez zaude ados jaso duzun zigor batekin? Utzi gure eskuetan.
- Minutu bat baino gutxiagoan.
- Etxetik mugitu gabe.
Trafikoko zure isunak jakinarazten dizkizugu
Isun bat jartzen badizute, jaso ezazu informazioa unean bertan.
- Jarri helegitea epe barruan.
- Murriztu %50eraino zigorra azkar ordaintzeko aukerari esker.
- Erabateko pribatutasuna.
Ohiko galderak
Gainerako ibilgailu motordunen gisara, legezko erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua izan behar duzu zirkulatzeko. Occident-en quad-aseguruaren oinarrizko estalduretako bat da. Baina, horrez gain, orrialde honetan azaltzen diren estaldura eta zerbitzu guztiak izan ahalko dituzu Occident-ekin.
Ezbeharren bat gertatuz gero, lehen-lehenik 917838383 telefonora deitu behar duzu. Berehalako arreta ematen dizugu, eguneko edozein ordutan eta urteko edozein egunetan. Asistentzia ahalik azkarren eskaintzen dizugu, eta zure ezbeharra geuk kudeatzen dugu.
Garrantzitsua da eskura izatea zure quad-aren eta zure aseguruaren datuak, eta baita istripu-partea ere, baldin badago.
Jada ez dituzu zeurekin eraman beharrik zure quadaren aseguruaren paperak, baina eramatea gomendatzen dizugu: teorian, agenteek online kontsulta ditzakete zure datuak. Baina datuetara sartzerik ez badute, Trafikoko Buruzagitzara joan beharko duzu haiekin, gehienez ere 5 egunen buruan.
Zure quada lasaitasun osoz gidatu nahi baduzu, kontrata ezazu quad-aseguru oso bat, edozein ezustekori erantzuteko. Jar zaitez gurekin harremanetan orri honetako formularioaren edo telefonoaren bidez, eta estaldura eta prezio guztiei buruzko informazio zabala emango dizugu. Nahi izanez gero, zuzenean kontratatu ahalko duzu telefonoz.