Aukeratu zure inbertsio funtsa
Inbertsio-funtsen eskaintza zabala jartzen dizugu eskura, arrisku-profil guztietara egokitua eta profesional kualifikatuek kudeatua dena. Hel zaitez finantza-merkatu nagusietara eta atera etekina berehalako likidezia eta fiskalitate interesgarria duen aukerari.
Informazio praktikoa
Occident GCO Capital, Agencia de Valores, S.A.U.(aurrerantzean, Occident Capital, A.V.)GCOren konpainia bat da, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen baimena du 212. erregistro-zenbakiarekin, eta kaudimen handia du eta Espainia osoan zabaldurik dago. Occident Capital, A.V.k inbertsio-funtsen sorta zabal nola askotarikoa eskaintzen du txikizkako bezeroentzat eta enpresentzat, errentagarritasun eta arrisku maila ezberdinekin.
Occident Capital, A.V.k emandako zerbitzua partaideen aginduak jaso eta helaraztean eta inbertsioei buruzko aholkularitza ez-independentean datza. Aholkularitza UCITS izaerako inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzei buruzkoa izango da esklusiboki, eta txikizkako bezeroei zuzenduko da, ez dutelarik bezeroen funtsak eskuratzeko aukerarik. Zerbitzu hori etengabe, behin eta berriz (urtero) eta modu pertsonalizatuan ematen da. Gainera, ez du inolako kosturik bezeroarentzat.
Occident Capital, A.V.k bi merkaturatze-kontratu ditu gaur egun. Bat, Taldearen kudeatzailearekin, Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos, S.G.I.I.C.rekin, eta bestea Gesiuris Asset Management S.G.I.I.C., S.A.rekin.
Occident Capital, A.V.k bere ordezkarien bidez banatzen ditu bere produktuak, zeinak Occident-en aseguru-agenteak baitira, aldi berean. Bere ordezkari guztiek prestakuntza eta esperientzia zabala dute finantza-merkatuen funtzionamenduari buruz, eta merkaturatzen dituzten inbertsio-funtsen ezaugarriei buruzko informazioa eta aholkularitza ematen diete bezeroei.
Inbertitzaileek zergatik dute konfiantza gure inbertsio-funtsetan?
Galdera ohikoenak
Inbertsio Funtsa (IF) edo Inbertsio Kolektiboko Erakundea (IKE) aurrezkirako/inbertsiorako tresna bat da. Bertan, bezero (partaide) bakoitza IFa osatzen duen ondarearen zati baten jabe da, bere ekarpenen balioaren proportzioan.
Partaide horien ekarpenen multzo horrek eratzen du funtsaren ondarea, eta finantza merkatuetako profesionalek (sozietate kudeatzailea) kudeatzen dute, funts bakoitzak ezarrita duen inbertsio-politikaren arabera.
IFk herrialde eta merkatuetan inbertitzeko aukera ematen dute, norbanako gisa sartzea oso zaila edo oso kostu handikoa izango bailitzateke. Sozietate kudeatzaileak funtsaren ondarea inbertitzea erabakitzen duen baloreak (akzioak eta/edo bonuak) erakunde gordailuzain batean gordailutzen dira. Erakunde horrek zaintzen ditu balore horiek eta, halaber, sozietate kudeatzailearen kudeaketa ikuskatzen du.
Bezeroek funtseko partaidetzak erosiz egiten dituzte ekarpenak hautatutako funtsean. Ekarpen horiek eratzen dute funtsaren ondarea, eta sozietatearen talde kudeatzaileak aktibo ezberdinetan inbertitzen du hori (funtsaren inbertsio-politikari jarraituz), ahalik errentagarritasun handiena lortzeko asmoz.
Funtsa osatzen duten partaidetzen balioa funtsak inbertitzen duen aktiboen merkatuko prezioak erabakiko du, zeina funtsaren ondarea zati uneoro dauden partaidetza kopuruaren emaitza izango baita.
Inbertsio-funtsek dituzten ezaugarriak kontuan hartuta, aurrezki- eta inbertsio-produktu erakargarriak dira:
- Inbertsio-funtsek finantza-merkatuetara erraz sartzeko aukera ematen dute, inbertitutako kapitalaren errentagarritasuna lortze aldera.
- Merkatuetan espezializatutako kudeaketa: Funtsaren kudeaketa eskarmentua duten kualifikazio handiko langileek egiten dute, eta ondo ezagutzen dituzte inbertitzen duten merkatuak.
- Malgutasun handiagoa: inbertsioa egokitu daiteke arrisku-profil bakoitzera, inbertsio-horizontera eta iraunkortasunaren arloko lehentasunetara, jarritako helburu guztiak lortzeko.
- Irismen handiagoa: merkatuetan erraztasun handiagoz inbertitzeko aukera, aurrezkiak inbertsio-funtsaren gainerako partaideen aurrezkiei gehitzen zaizkielako.
- Berehalako likidezia: edozein unetan eta inolako zehapenik gabe, aurrezkiak osorik xeda daitezke.
- Gardentasuna: inbertsio-funtsak BMBNren ikuskaritzapean daude, kanpo-aholkularitzek urtero ikuskatzen dituzte, eta sei hilean behin inbertitzaileen eskura jartzen dute ondarea inbertituta duten zorroa.
- Dibertsifikazioa: inbertsio-funtsek ondarea inbertitzen dute aktiboetan, eta zorroaren arriskua gutxitu egiten da horrela.
- Fiskalitatea: inbertsio-funtsen abantaila fiskaletako bat da funtsak eskualdatzean ez dagoela zergarik ordaindu beharrik. Hau da, zure inbertsioa funts batetik bestera mugitzen baduzu, ez duzu zergarik ordaindu behar ordura arte lortutako irabaziengatik (ezkutuko plusbalioa).
Inbertsio-funts bat kontratatzeko, hurbilen duzun Occident bulegoarekin jarri behar zara harremanetan edo orri honetako telefonora deitu behar duzu, Occident Capital A.V.ren bulegoko ordezkari baten aholkularitza eskatzeko. Berak aholkatu ahal izango dizu zure inbertsioan. Occident markako funts batean inbertitzen hasteko gutxieneko zenbatekoa 600 € izango da, eta ondorengo ekarpenen zenbatekoa, berriz, ez da 300 €-tik beherakoa izango. GCO markako funtsek ez dute gutxieneko zenbatekorik.
Inbertsio-estrategia egokia jarraitzeko, dibertsifikazioa funtsezkoa da, inbertitzaile profesionala zein partikularra izan. Hori inbertitzailearen arrisku-profilaren eta denbora-horizontearen arabera egongo da beti. Inbertitzaileak arriskuarekiko zenbat eta tolerantzia handiago eta denbora-muga luzeago izan, orduan eta haztapen handiagoa izango du errenta aldakorrean.
Dibertsifikazioak desegin egiten du balore edo sektore jakin bati lotutako jaitsieraren arriskua, aktiboek merkatuko baldintzez bestelako portaera dutelako.
Occident Capital A.V.k merkaturatutako inbertsio-funtsekin, merkatuen eraginkortasuna aprobetxa daiteke, haien joera baliatuta eta funtsek ahalbidetzen duten dibertsifikazioari etekina ateraz, merkatuak duena baino hegazkortasun txikiagoa erakutsiz.
Occident markako inbertsio-funtsen erakunde kudeatzailea Gesiuris Asset Management, SGIIC da. S.A. da.
Catalana Occidente Taldearen markako inbertsio-funtsen erakunde kudeatzailea Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos, S.A.U. S.G.I.I.C. da.
Inbertsio-funtsetan egindako inbertsioen eguneroko bilakaera (baita beste produktu batzuena ere) jarrai dezakezu, modu pertsonalizatuan, e-bezeroan alta emanda. Gainera, inbertsio-funtsen likidazio-balioa kontsultatu ahal izango duzu webgune honetan.
Occident Capital A.V.k merkaturatutzen dituen inbertsio-funtsek bi komisio-mota dituzte:
- Kudeaketa-komisioa: erakunde kudeatzaileak ondarea kudeatzeagatik jasotzen duen ordainsaria da, eta funtsaren inbertsio-politikaren mende dago.
- Gordailuzaintza-komisioa: erakunde gordailuzainak funtsak inbertitzen dituzten tituluak zaintzeagatik jasotzen duen ordainsaria da.
Badira beste komisio mota batzuk ere, harpidetza-komisioa eta errenboltso-komisioa, besteak beste. Occident Capital, A.V.k merkaturatzen dituen funtsek ez dute kobratzen mota horretako komisiorik. Komisio horien zenbatekoak kontsultatu nahi badituzu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean inskribatutako liburuxketan agertzen dira zehaztuta.