Inbertsio-funtsak

GCO Mixto, FI

GCO Mixto FI
Menu nagusia ezkutatuta dago orain, nabigazioa eskuragarri dago ainguratze finkoen menuan.

GCO Mixto FI funtsa bereizten duena

GCO Mixto, FI nazioarteko errenta finko mistoko funtsa da, inbertsioaren zati bat errenta aldakorrean dibertsifikatu, eta arrisku handirik hartu nahi ez dutenentzat bideratua. Bere zorroa, nagusiki, jaulkitzaile publiko eta pribatuen eurotako errenta finkoan inbertitzen da, iraupen jakinik gabe, eta %30etik beherako esposizioa errenta aldakorrean, munduko merkatu guztietan inbertitu ahal duelarik. Funts interesgarria da aurrezkien zati bat errenta aldakorrean eta funts bakarrean inbertitzeko asmoa duten inbertitzaile moderatuentzat.

Gure GCO Mixto FI funtsean barne diren zerbitzuak

GCO Mixto FI funtsari buruzko informazio praktikoa

Errentagarritasuna GCO Mixto, FI

Funts mistoa denez, errentagarritasuna errenta aldakor eta errenta finkoaren menpekoa izango da. Funtsak munduko burtsen errebalorizazioaren zati bat (% 30) eta errenta finko nazionalaren edo nazioartekoaren errentagarritasunaren zati bat (% 70) eman nahi die partaideei. Garrantzitsua: ez zaio errentagarritasun-bermerik eman funtsari, hots, "iraganeko errentagarritasunek ez dute bermatuko etorkizuneko errentagarritasunik".

Funtsaren portaera

Banakako errentagarritasuna ( %, urtekotu gabe) Errentagarritasuna
Metatua urtean 5,49
Azken hiruhilekoa 1,65
1. hiruhilekoa 3,78
2. hiruhilekoa 2,87
3. hiruhilekoa 0,06
2023
2022
2021

Funtsaren osaera

Funtsaren osaeraren portzentajezko banaketa erakusten duen tarta-grafikoa.

Inbertitzailearen profila

Funtsaren hegakortasuna

Aplikatutako indizea: SHARPE. Indize hori inbertsio baten itzulkinak inbertitzailea arriskua bere gain hartzeagatik zenbateraino konpentsatzen duen erakusteko erabiltzen da. Aktibo baten errendimendua aktibo horren prezioaren hegakortasunarekin erlazionatzen du. Zenbat eta Sharpe ratio handiagoa, errendimendu/hegakortasun erlazio hobea.

Kontsultatu dokumentazioa. GCO Mixto, FI