Gure Osasuna ongizatea asegurua bereizten duena
Osasuna ongizatea aseguruarekin, tratamendu eta egintza mediko pribatuetarako berehalako sarbidea izango duzu hitzartutako prezioetan. Gainera, gabealdirik gabeko mediku-aseguru honek mila hortz-klinika baino gehiagorako ateak irekitzen dizkizu, doan nahiz baremoa ezarri zaien prezioekin, eta ongizate-zerbitzu ugari jartzen dizkizu eskura.
Zer estaltzen du gabealdirik gabeko gure osasun-aseguruak?
Espezialitate mediko-kirurgiko guztietarako sarbidea (kardiologia, neurologia, erreumatologia, pediatria, etab.)
- Lehen mailako arreta
- Proba diagnostikoak (analisi klinikoak, OTA/PET, erresonantzia magnetikoa, eta abar...)
Fisioterapeutak, psikologoak, podologoak, optikoak.
- Kirol-medikuntza, gimnasioak.
- Medikuntza eta kirurgia estetikoa, dietetika-zerbitzuak, nutrizionistak.
- Laguntza bidezko ugalketa.
- Optometria eta entzumena.
- Doako zerbitzuekin: diagnostikoa, prebentzioa (aho eta hortzetako urteko azterketa), periodontzia (diagnostikoa, zundaketa), ahoko kirurgia (puntuak kentzea).
- Gainerako zerbitzuak prezio barematuetan, deskontu garrantzitsuekin zerbitzu pribatuen aldean.
Osasuna ongizatea aseguruaren lehentasunezko zerbitzuak
Dietetikako eta nutrizioko adituen aholkularitza eta laguntzarekin, zure elikadura-ohiturak aldatu ahal izango dituzu, zeure nutrizio-helburuak bete eta osasuna hobetu dezazun. Gastuak %100ean itzul daitezkeen 2 kontsulta edo azterketarako aukera izango duzu urtean.
Psikologiako espezialitatearekin, arreta espezializatua duzu esperientzia handiko profesionalen eskutik. Koordainketa bidezko Osasuna ongizatea aseguruarekin, %100eko itzulketa jaso dezakezun 2 kontsulta izango dituzu urtean.
Pediatriako espezialitateak 17 urtetik beherako zure seme-alaben osasunarekin, zaintzarekin eta ongizatearekin lotutako arreta onena ematen dizu. Osasuna ongizatea aseguruarekin, %100eko itzulketa jaso dezakezun 2 kontsulta pediatrikora joan ahalko zara urtean.
Gure Osasuna ongizatea aseguruan barne diren beste zerbitzu batzuk
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Jaso bigarren diagnostiko bat eta lortu lasaitasuna
Mediku profesionalen talde batek zure kasua aztertuko du eta bigarren iritzi mediko bat emango du, jarraitu beharreko tratamendu egokienarekin.
- Etxetik mugitu gabe.
- Gaixotasun larrietarako.
- Baita ebakuntza kirurgikoko kasuan ere.