Aukeratu zure hileta-asegurua
Maite duzun pertsona bat galtzea bezalako horren une zail batean, hileta-aseguruek hileta-zerbitzua ematearekin lotutako kudeaketa, zerbitzu eta gastuen estaldura guztiak eskainiko dizkizute, zuk dei bakar bat eginda. Gainera, heriotzari lotutako legezko izapideak kontratatu ahal izango duzu. Egoera bakoitzera egokitzeko hainbat modalitate dituzu.
Bezeroa bazara, hau zure interesekoa izan daiteke...
Familiek zergatik aukeratzen dituzte Occident-en hileta-aseguruak?
Galdera ohikoenak
Hileta aseguruaren helburua da kalitateko hileta-zerbitzua ematea eta une zail horretan beharrezko kudeaketak egitea. Aseguru-etxeak hileta-enpresarekin koordinatzen ditu heriotza-polizaren estaldurak, zerbitzuaren antolamendua, post-mortem gestoria, eta abar, horren une zailetan familiak ezertaz arduratu beharrik izan ez dezan.
Heriotza-aseguruaren estaldura nagusia hileta-zerbitzua osorik ematea da. Aseguratua lurralde nazionaleko beste herri batean edo atzerriko herrialde batean hiltzen bada, lekualdatzeari lotutako gastuak bermatzen ditugu. Horrez gain, zerbitzu bereizgarri batzuk eskaintzen dira, hala nola online testamentua, hatz-marka digitala ezabatzea edo post-mortem gestoria, familiak dagozkion izapideez arduratu beharrik izan ez dezan. Hautazko kontratazioko zerbitzu osagarrien artean, maskoten heriotza kudeatzeko aukera nabarmentzen dugu.
Zerbitzu sorta zabala dugu ia herri guztietan. Hileta-aseguruaren prezioa kalkulatzeko, kontratatutako hileta-zerbitzuaren kostua eta aseguratuaren adina hartzen dira kontuan, besteak beste. Aurrekontu pertsonalizatua nahi baduzu, deitu orain edo bete harremanetarako inprimakia eta aurrekontu bat emango dizugu.
Hileta-asegurua adin nagusiko edozein pertsonak kontratatu ahal izango du, eta polizan aseguratu gisa sartu ahal izango ditu beste senide batzuk.
Heriotzaren unean, dei soil batek martxan jartzen du zerbitzu osoa, eta konpainiako profesional batek aurrez aurre artatuko du familia, gestioak egitea eta une zailetan erabakiak hartzea erraztuz. Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.