Erantzukizun zibileko gure asegurua bereizten duena
Erantzukizun zibileko gure aseguruarekin, estalita egongo zara bai zure interesei eta ondareari maila pribatuan eragiten dieten gorabeherengatik, bai zuk edo familiako kideren batek nahi gabe eragin ditzakezuen kalte pertsonal edo materialengatik. Hori guztia, zuen babesa handitzeko diseinatutako zerbitzu esklusibo gehigarriekin.
Partikularrentzako erantzukizun zibileko gure aseguruaren modalitateak
Familiaren erantzukizun zibila aseguruak familia baten arduradun gisa eta zure bizitza pribatuan legez zure mende dauden pertsonen arduradun gisa duzun jardunari erantzuten dio. Aseguru osoa da, ezustekoei erabateko lasaitasunez aurre egiteko pentsatua.
Familiaren erantzukizun zibilaren berezko estalduraz gain, alokatutako etxebizitza bati sor dakizkiokeen ustekabeko kalteak ere bermatzen dira, maizterra bazara.
Konpainiako animaliak dituzulako edo horien jabe zarelako, erantzukizun zibilaren estaldura izango duzu zure bizitza pribatuaren eremuan. Maskoten erantzukizun zibilerako gure aseguruarekin, lasai egon zaitezke zure etxeko animaliak beste batzuei eragin diezazkiekeen kalteengatik.
Modalitate honekin, etxebizitza baten jabe, errentari edo gozamenduna zarelako zure erantzukizun zibila estaltzen da. Higiezin motaren arabera, aseguru mota desberdinak dituzu:
- Etxebizitza indibiduala: pisua, etxe atxikia edo familia bakarreko etxebizitza.
- Eraikinak: etxebizitzek (lokalik gabe edo lokalekin), saltokiek, bulegoek eta industriek osatuak.
- Lokalak: dendak, bulegoak, industriak eta biltegiak.
- Beste higiezin batzuk: urbanizazioak, industrialdeak eta eraiki gabeko orubeak.
Ehizan eta lur-azaleko arrantzan aritzean, bi kasuetan kirol-eremuan zein eremu pribatuan, gure erantzukizun zibileko aseguruak kalte materialak eta gorputzeko kalteak estaltzen dizkie hirugarrenei, bai eta horien ondoriozko kalte ekonomikoak ere. Babes horren eremuan sartzen dira Espainia, Andorra eta Europar Batasuneko herrialdeak.
Urpeko arrantza pribatua egitean, gorputzeko kalteen eta kalte materialen estaldura bermatzen dugu, baita horiekin lotutako galerei aurre egiteko kalte-ordain ekonomikoak ere. Estaldurak Espainia, Andorra eta Europar Batasuna eratzen duten estatuen eremu geografikoa biltzen du. Informazio gehiago, hemen:
Erantzukizunaren estaldura motorrik gabeko lurreko ibilgailuen jabe edo erabiltzaile partikular gisa, modalitate hauetan:
- Txirrindulari zalea eta bizikleta-erabiltzailea.
- Mugikortasun pertsonalerako ibilgailua (MPI)
- Motorrik gabeko lurreko beste ibilgailu batzuk.
Partikularren erantzukizun zibileko gure aseguruan barne diren zerbitzuak
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Galdera ohikoenak
Bizitza pribatuaren eremuan hirugarrenen kalteak ordaintzeko erreklamazioa jasotzen badute beren interesak eta ondarea defendatuko dituen aseguru oso bat izan nahi duten pertsonentzat, familiadunak izan ala ez.
Partikularren erantzukizun zibileko gure aseguruek zure eguneroko bizitzako askotariko egoerak estaltzen dizkizute. Hona hemen adibide batzuk:
- Erosten ari zarenean, balio handiko objektu bat bota duzu apalategitik nahi gabe, edo eskuetan duzun produktua erori zaizu.
- Zure semeak harri bat edo baloi bat bota du jolasean zebilela eta bizilagunaren leihoko kristala hautsi du.
- Zure alaba txikiak objektu zorrotz bat botatu du leihotik jolasean ari zen bitartean eta espaloitik zihoan oinezko bat zauritu du.
- Bizikletan pasieran zoazela zirkulazio-istripu bat eragin duzu.
- Lagun bat zure etxera bisitan etorri eta txakurrak/katuak kalteak eragiten dizkio.
- Koadro bat zintzilikatzeko horman zulo bat egitean, horman sartuta zegoen hodi bat zulatu da eta urak kalteak eragin ditu.
- Txakurra paseatzen ari zarela, talka egiten du txirrindulari batekin, eta bizikletatik erori eta lesioak eragiten dizkio.
Erantzukizun zibileko aseguruak hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen ditu. Beraz, patinete elektrikoarekin istripuren bat gertatuz gero, Occident-ek hirugarrenei eragindako kalteak estaliko lituzke, kontratatutako kapitalaren mugaraino. Ibilgailua ere estaltzea interesatzen bazaizu, patinete elektrikoentzako aseguru berezi bat duzu eskura. Estaldurak eta informazioa kontsulta ditzakezu gure Mugikortasun pertsonaleko asegururan.
Erantzukizun zibileko asegurua ezin da online kontratatu. Hala ere, Occident-en urrutitik kontrata daiteke telefonoz deituta. Gure adituek uneoro aholkatuko dizute, eta asegurua zuzenean kontratatu ahal izango duzu telefono bidez. Partikularren erantzukizun zibileko aseguruaren prezioa jakiteko, deitu orain telefonoz edo eskatu dei bat.