Occident Funts anitzeko inbertsioa bereizten duena
Funts anitzeko inbertsioarekin zure etorkizunerako aurreztu ahal izango duzu, heriotza-estaldurak eta kortesia-zerbitzuak dituen aseguru bat duzun bitartean. Izan ezazu erabateko askatasuna aldizkako ordainketak eta ekarpen osagarriak egiteko, eta baita informaziorik onena ere inbertitu behar duzunean.
Gure funts anitzeko inbertsioaren errentagarritasuna eta fiskalitatea
Errentagarritasuna
Inbertsioa hartzaileak Occident-en funtsean artetik aukeratutakoan egin daiteke, aukeratutakoak aurrerago aldatzeko askatasuna izanez.
Interesa ez dago bermatuta eta kontratuaren balioa handitu egiten da, funtsen errentagarritasunaren arabera. Hortaz, hori kontratatzen duenak bere gain hartzen du inbertsioaren arrisku finantzarioa.
Fiskalitatea
Erreskatearen unean, proposatutako aukeretan inbertsioak lortutako etekinak kapital higigarriaren errendimendutzat jotzen dira, eta dagokien atxikipenaren mende daude.
Aseguruduna hiltzen bada, onuradunari ordaindutako prestazioak oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergan zergapetzen dira. Horren zenbatekoa aldatu egiten da aseguru-hartzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasunaren arabera.
Inbertsio-aukerak
Jaulkitzaile publiko edo pribatuen errenta finkoko eurotako titulu nazional edo nazioartekoetan inbertitzen da, batez beste 2 urtetik beherako iraupenarekin. Funtsaren balio likidagarriak ez du fluktuazio garrantzitsurik pairatuko. Arriskurik hartu nahi ez duten inbertitzaileentzat. Gaur egun, GCO Ahorro, FI funtsean inbertitzen du, eta hau da bere ISIN kodea: ES0138812039; kontsulta daiteke hemen: www.cnmv.es
Jaulkitzaile publiko edo pribatuen errenta finkoko eurotako titulu nazional edo nazioartekoetan inbertitzen da, batez beste 2 urtetik gorako iraupena dutenetan. Gutxieneko arriskua hartu nahi duten inbertitzaileei zuzendua. Gaur egun, GCO Renta Fija, FI funtsean inbertitzen du, eta hau da bere ISIN kodea: ES0138333036; kontsulta daiteke hemen: www.cnmv.es
Bere esposizio osoaren (zorroa) %30era arte inbertitzen du errenta aldakorrean eta gainontzekoa errenta finkoan, bien kasuan nazio zein nazioarte mailan. Errenta finkoari dagokionez, jaulkitzaile publikoen edo pribatuen nazioko edo nazioarteko errenta finkoko dolarretako aktiboetan inbertituko du, ageriko gordailuetan barne. Errenta aldakorrari dagokionez, jaulkitzaile/dibisa/herrialdeen banaketa ez dago aurrez zehaztuta. Inbertsioaren zati bat arrisku handirik hartu gabe errenta aldakorrean dibertsifikatu nahi dutenentzat da.
Gaur egun, GCO Mixto, FI funtsean inbertitzen du, eta hau da bere ISIN kodea: ES0138478039; kontsulta daiteke hemen: www.cnmv.es
Bere esposizio osoaren (zorroa) %50era arte inbertitzen du errenta aldakorrean eta gainontzekoa errenta finkoan, bien kasuan nazio zein nazioarte mailan. Errenta finkoari dagokionez, jaulkitzaile publikoen edo pribatuen nazioko edo nazioarteko errenta finkoko dolarretako aktiboetan inbertituko du, ageriko gordailuetan barne. Errenta aldakorrari dagokionez, jaulkitzaile/dibisa/herrialdeen banaketa ez dago aurrez zehaztuta. Beren kapitala gehiegizko arriskurik hartu gabe eta dibertsifikazioan oinarrituta maximizatu nahi duten inbertitzaileei zuzentzen da. Gaur egun, GCO Global, FI funtsean inbertitzen du, eta hau da bere ISIN kodea: ES0138321031, hemen kontsulta daiteke: www.cnmv.es
Esposizio osoaren %75, gutxienez, errenta aldakorrean inbertitzen da, eta errenta aldakor horren %90, gutxienez, jaulkitzaile espainiarren balioetan. Estatuko errenta aldakorraren aktiboak IBEX 35eko akzioetan oinarrituko dira. Hala ere, errenta aldakorreko esposizioaren %10 izan ahal izango du, gehienez jota, eurogunekoak diren ELGEko beste herrialde batzuetako merkatu antolatuetan kotizatutako tituluetan. Espainiako errenta aldakorreko merkatuan posizionatuz burtsako inbertsioaren berezko arriskua beren gain hartu nahi duten inbertitzaileei zuzenduta dago.
Gaur egun, GCO Acciones, FI funtsean inbertitzen du, eta hau da bere ISIN kodea: ES0126906033, hemen kontsulta daiteke: www.cnmv.es
Europako enpresek jaulkitako errenta aldakorreko aktiboen funtsa. Europako errenta aldakorreko merkatuan posizionatu nahi duten eta DJ Eurostoxx50 indizea baino errentagarritasun handiagoa lortu nahi dutenentzat, burtsan inbertitzeak dakarren arriskua zein den jakinda.
Gaur egun, GCO Eurobolsa, FI funtsean inbertitzen du, eta hau da bere ISIN kodea: ES0138437035; kontsulta daiteke hemen: www.cnmv.es
Zorroaren esposizio osoaren %100eraino Estatu Batuetan dolarretan kotizatutako errenta aldakorreko tituluetan inbertitzen da, kapitalizazioari dagokionez aldez aurretik zehaztu gabe. Kapitalizazio txikiko aktiboetan inbertitzeko aukerak eragin negatiboa izan dezake funtsaren likidezian. Dibisa arriskuarekiko esposizioa %30etik gorakoa izango da. Funtsak %100erainoko inbertsioa egin dezake IKEetan (taldekoak, ETFkoak, SICAVkoak edo antzeko aktiboetakoak barne), zeinaren liburuxketan zehazturik baita lehen aipatu diren aktiboen inbertsiorako bokazioa. Gaur egun, GCO Bolsa USA, FI funtsean inbertitzen du, eta hau da bere ISIN kodea: ES0141073009, kontsultatu daiteke hemen: www.cnmv.es
Bere esposizio osoaren (zorroa) %100eraino inbertitzen du nazioko eta nazioarteko errenta aldakorreko tituluetan. Jaulkitzaile/dibisa/herrialdeei dagokienez banaketa-ehunekoen aurrez ezarritako dibertsifikaziorik ez dagoen arren, batez ere burtsako kapitalizazio altuko eta/edo ertaineko jaulkitzaileei zuzenduko zaie. Dibisa arriskuarekiko esposizioa %30etik gorakoa izango da. Nazioarteko errenta aldakorreko esposizioaren berezko arriskua dibertsifikatu nahi duten inbertitzaileei zuzendua. Gaur egun, GCO Internacional, FI funtsean inbertitzen du, eta hau da bere ISIN kodea: ES0138701034; hemen kontsulta daiteke: www.cnmv.es
Errentagarritasuna
Funts anitzeko inbertsioan barne diren zerbitzuak
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.