Auto elektrikoetarako gure asegurua bereizten duena
Gure auto elektriko eta hibridoentzako aseguruarekin, ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzen dugu zurekin. Ibilgailu elektrikoak mugikortasunaren bilakaeraren aldeko apustua egiten duen asegurua da, automobil mota horren elementu espezifikoei estaldura emanez eta haien eskakizun teknikoak eta berezitasunak kontuan hartuz: zure mugikortasun modu berrirako auto-aseguru berria.
Ezagutu ibilgailu elektrikoetarako gure aseguruak barne hartzen duena
Zure ibilgailu elektrikoarekin ezbeharren bat izanez gero, estalita geratuko dira:
- Intzidentearen ondoriozko kalteak eta IAT gastuak.
- Baterien benetako balioaren kalte-ordaina.
- Autoaren barrualdea garbitzea, zaurituak eraman behar badira.
- Pneumatikoetan izandako kalteak, autoarekin bestelako arazorik izanez gero.
Ibilgailu elektrikoen aseguruak karga-kablearen eta karga-estazio partikularraren estaldura barne hartzen du.
- Nahitaezko erantzukizun zibila eta osagarria.
- Erantzukizun zibila oinezko edo txirrindulari gisa.
- Aseguratuak oinezko edo txirrindulari gisa hirugarrenei eragindako kalteak.
Bateriak lapurtu, erre edo lehertuz gero, ibilgailuaren gainerako zatiak ere kaltetzen direnean bermatu egingo dira.
- Osasun-gastu mugagabeak itunpeko zentroetan.
- Laguntza psikologikoa egoera larrietan.
- Defentsa juridikorako eta erreklamazioetarako taldea.
- Beiren haustura.
- Garabia eta errepideko laguntza lehen kilometrotik.
- Ehizako eta etxeko animaliekin talka egiteagatik ibilgailuari eragindako kalteak.
- Ibilgailuari eragindako kalteak harri-jasaren, elurraren, euriaren eta abarren ondorioz.
Gure auto elektrikoen aseguruan barne diren zerbitzuak
Zu eta zure ibilgailua zaintzen ditugu
Jaso ezazu babes integrala errepidean ezbeharren bat izanez gero.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Eremu nazionalean eta nazioartekoan.
- Erreskatea, atoian eramatea, gurpila ordeztea eta askoz gehiago.
Zure isunei helegitea jartzen laguntzen dizugu
Ez zaude ados jaso duzun zigor batekin? Utzi gure eskuetan.
- Minutu bat baino gutxiagoan.
- Etxetik mugitu gabe.
Trafikoko zure isunak jakinarazten dizkizugu
Isun bat jartzen badizute, jaso ezazu informazioa unean bertan.
- Jarri helegitea epe barruan.
- Murriztu %50eraino zigorra azkar ordaintzeko aukerari esker.
- Erabateko pribatutasuna.
Beste auto bat eskainiko dizugu, zureak erabateko ezbehar bat jasan badu
Zure autoak erabateko ezbeharra jasan du? Beste ibilgailu bat bilatu eta erosteaz arduratuko gara.
- Ahaztu izapideez.
- Mantendu zure aseguruaren baldintzak.
- Urtebeteko bermea.
Gu arduratuko gara zure autoaren kudeaketa guztiez
Erregistroak, matrikulazioak eta salerosketa-kontratuak. Ahaztu paperezko eginbeharrekoez.
- Dozenaka izapide.
- 48 ordu baino gutxiagoan.
- Profesional espezializatuak.
Zure konfiantzazko garajea
Gozatu gure AutoPresto garaje-sarearen abantaila guztiez: lehentasunezko konponketa, doako garbiketa eta askoz gehiago.
- 60 €-ko deskontua frankizian.
- 3 urtera arteko bermea.
- Espres konponketa.
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Galderarik ohikoenak
Bai. Occident-eko ibilgailu elektriko eta hibridoen aseguruak kablean gerta daitezkeen arazoak barne hartzen ditu: kalteak eta lapurreta.
Auto hibrido eta elektrikoetarako gure aseguruak bateriaren sutea edo lapurreta barne hartzen ditu. Gainera, ordezko ibilgailuaren bermea kontratatzen baduzu, ECO edo 0 emisioko ibilgailua emango dizugu, zure egunerokotasunarekin jarrai dezazun.
Bai, gure aseguruak zure etxeko karga-estazioan ager daitezkeen arazoak ere barne hartzen ditu.