Finantza- eta kaudimen-egoerari buruzko txostena
(SFCR - Solvency and Financial Condition Report)
Jarraian, finantza- eta kaudimen-egoerari buruzko bere txostena (SFCR, ingelesezko dituen siglengatik) aurkeztuko du Erakundeak. Txostena Kaudimena II izeneko lege-esparruaren arabera prestatu da; hain zuzen, uztailaren 14ko 20/2015 Legean (aseguru- eta berraseguru-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenarena) zehazten da esparru hori, 80. artikulutik 82. artikulura.
Auditoretza Batzordea
Erakundeak Sozietatearen Auditoretza Batzordearen inguruko informazioa eskaintzen du.
Kontrol eta gobernantza prozesua
Jarraian azaltzen den txostenak GCOren produktuen kontrol eta gobernantza prozesua azaltzen du.
Interes-gatazken politika
Interes-gatazken politikari buruzko informazioa, Erakundearen aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuen (IBIP) banaketari aplikagarria dena.
NorteHispana Seguros / Occident fusioa
Xurgapen bidezko fusioari dagokion informazioa, Nortehispana de Seguros y Reaseguros, S.A.U. ("Sozietate xurgatua") Occident GCO, S.A.U. de Seguros y Reaseguros-ek ("Sozietate xurgatzailea") xurgatzen duelarik.
46. artikuluan xedatutakoa betez, ekainaren 28ko 5/2023 Errege Dekretuaren 5.6 eta 7.1 artikuluei dagokienez, zeinaren bitartez onartzen den merkataritza-sozietateen egitura-aldaketen inguruko gaietarako araubide berria, interesdunen eskura jartzen dira aipatutako fusioaren inguruko dokumentu hauek, eskuragarri daudenak deskargatu eta inprimatzeko:
Akziodunen inplikazio-politikaren urteko informazioa
Kudeatzailearen, GCO Gestión de Activos, web-orrirako estekan eskuragarri duzu Akziodunen inplikazio-politikaren urteko txostena