Ekitaldiak ezeztatzeko gure asegurua bereizten duena
Ekitaldien sustatzaile edo agentzia bazara, ekitaldiak eta ikuskizunak ezeztatzeko aseguruarekin, inbertsioa berreskuratuko duzu antolatzen dituzun ekitaldietako bat (kontzertuak, jaialdiak, biltzarrak, mintegiak, etab.) ezin bada egin edo atzeratzen edo eteten bada. Publizitate-gastuak itzultzea, lokalak alokatzea eta abar ere sartzen dira.
Zer estaltzen du ekitaldiak ezeztatzearen aseguruak?
- Fenomeno atmosferikoak edo klimatologikoak: Ekitaldia bertan behera utzi behar bada euriagatik, elurragatik, harri-jasagatik, haizeagatik, euriak eragindako uholdeagatik edo urakanagatik, gastuak berreskuratu ahal izango dituzu.
- Jarduleak ez agertzea: Ekitaldian parte hartu behar zuten pertsonak (abeslariak, musikariak, hizlariak, etab.) ezin badute bertaratu gaixotasun, istripu edo heriotza bezalako arrazoi justifikaturen batengatik, estaldura honekin inbertitutako dirua berreskuratu ahal izango duzu.
Fenomeno atmosferiko eta klimatologikoen edo jarduleak agertu ez izanaren ondorio ez den eta polizan baztertuta ez dagoen beste kausa bat.
- Ondasunei eragindkao kalte materialak: Aseguratutako ekitaldiko ondasunei eragindako kalteak estaltzen ditu, horiek galtzeagatik edo hondatzeagatik. Estaldura honek bazterketa edota muga batzuk ditu iruzur-egoerak saihesteko.
- Ekitaldiaren erantzunkizun zibila: Ekitaldia ustiatzeko erantzukizun zibila kontratatu ahal izango da, ugazaben erantzukizunarekin eta utzitako ondasunekin batera, hirugarrenei eragindako kalteengatik.
Galdera ohikoenak
Asegurua, gutxienez, ekitaldia egin baino 30 egun lehenago kontratatu beharko duzu.
Ekitaldi eta ikuskizunen ezeztatze-aseguruak lasaitasuna ematen dizu antolatzen duzun ekitaldia ustekabean bertan behera uzteko aukeraren aurrean, dela arrazoi klimatologikoengatik, dela antolaketarekin lotutako arazoengatik, eta inbertsioa berreskuratu ahal izango duzu.
- Aire zabaleko ekitaldi bat bertan behera uzten denean, euria dela eta.
- Ekitaldi bat eteteagatik haizetearen ondorioz.
- Ekitaldiko jarduleetako bat ez agertzean gaixo dagoelako.
- Ekitaldia atzeratzen denean antolaketa-arrazoiengatik.