PPSE aurrezkia bereizten duena
PPSE (Enpresaren Aurreikuspen Sozialeko Plana) aurrezkia bizitza kolektiboko asegurua da, eta langile bakoitzari kapital bat eta inbertitutako kopuruen gutxieneko errentagarritasuna bermatzen dizkio. Hori guztia abantaila fiskalekin, bai enpresarentzat, bai langilearentzat.
Zer estaltzen du PPSE aurrezki-aseguruak?
Zure langileek kapital bermatu bat jasoko dute euren erretiro-egoera egiaztatu ondoren.
Lanerako ezintasun osoa eta iraunkorra izanez gero, metatutako balioa ere jasoko dute.
Zure langileren batek mendetasun larria edo mendetasun handia badu, prestazioa eskatzen den egunean metatutako balioa ordainduko dugula bermatzen dugu, Autonomia Sustatzeko eta Mendetasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeko Legean jasotzen den bezala.
Salbuespen gisa, zure langileek polizan metatutako balioak osorik edo zati batean jaso ahal izango dituzte gaixotasun larriaren kasuan, betiere edozein mailako ezintasun iraunkorragatiko prestazio bat jasotzeko arrazoia ez bada.
Era berean, prestazio aurreraturako eskubidea izango dute iraupen luzeko langabeziaren kasuan, betiere Enpleguko Institutu Nazionalean edo erakunde publiko eskudunean inskribatuta badaude.
Aseguratua hiltzen bada, onuradun izendatu izan direnek eskubidea izango dute bermatutako balioa gehi heriotzagatiko kapital gehigarri bat jasotzeko.