Aukeratu enpresentzako zure renting-eredua
Enpresentzako gure renting-zerbitzuaren bidez, lehen kategoriako ibilgailu berrien parrila bat eskaintzen dugu, gastu guztiak barne direla, hasierako ordainketarik gabeko hileko kuota baten truke. Ez kezkatu matrikulazio, mantentze, zerga edo aseguru gastuez, eta aprobetxatu fiskalitate onuragarri batez.
Enpresentzako autoaren rentingerako gure zerbitzua bereizten duena
Zer hartzen du barne enpresentzako gure autoen renting-zerbitzuak?
Espainiako penintsula-lurraldean eta Balearretan eskuragarri dagoen zerbitzua.
Rentingeko zure ibilgailuren batek ezbeharren bat izaten badu, gure gain hartzen ditugu gastuak eta egin beharreko konponketez arduratzen gara gure AutoPresto tailerretako batean.
Rentingeko zure ibilgailuaren gurpilak higatuz gero, horren kostua ere ez duzu ordaindu beharko.
Bidaiatu edozein ezustetik babestuta. Dei iezaguzu eta lagunduko dizugu. Gainera, kortesiazko ibilgailu bat izango duzu, zurea konpondu behar bada.
Enpresentzako Occident-en rentinga zure arrisku-profilera egokitzen da. Babes zaitez arrisku orotarako berme nagusiekin, nahiago duzun modalitatea aukeratuz:
- Frankiziarekin
- Frankiziarik gabe
Enpresentzako renting-zerbitzuarekin ez duzu ordaindu beharko matrikulatze-zergarik eta urteko zirkulazio-zergarik.
Zeuk erabakitzen duzu zenbatero estreinatu nahi duzun autoa: 3, 4 edo 5 urtean behin.
Sartu segurtasun sistemen azken berritasunetara eta teknologia iraunkorragoak dituztenetara eta erregai gutxien kontsumitzen dutenetara.
Zure renting autoarekin arau-hausteren bat egiten baduzu, isunen kontrako helegiteen zerbitzu bat duzu.
Galderarik ohikoenak
- Occident-ek hainbat eredu jartzen ditu aukeran zure enpresarentzat, eta gogokoen duzuna aukeratzen duzu, baita zer babes-maila nahi duzun ere.
- Renting konpainiak ibilgailua entregatuko dizu eta zurea izango da hitzartutako denboran, hileko kuota baten truke. Ez duzu ordainketarik egin beharko hasieran.
- Zure renting autoaren kuotan barne hartuko dira lotutako gastu guztiak; horregatik, ez duzu ordaindu beharko zerga, tasa, mantentze edo matxurarik.
- Hitzartutako denbora igarotakoan, zure autoa itzuli, eta une horretan zure bizimodura hoberen egokitzen den beste bat aukeratu ahal izango duzu.
Rentinga oso aukera interesgarria da enpresentzat, abantailak eskaintzen dituelako finantza, administrazio, ekonomia eta zerga arloan. Hona hemen horietako batzuk:
- Hileko ordainketak ez du inpakturik sortzen balantzean, eta beraz, ondare-egoera hobetzen laguntzen du.
- Eskala-ekonomiek gastua planifikatzen eta kontrolatzen laguntzen du.
- Ez dakar eragiketa-arriskurik.
- Kudeaketa guztia espezialistek egiten dute.
Enpresentzako rentingean, kuotak eta jasandako BEZa kengarriak dira Sozietateen gaineko Zergan: erabileraren arabera, turismoaren gaineko zergaren %50a ken daiteke, gutxienez, eta industrialen gaineko zergaren %100a.
Kontuan izan behar da abantaila fiskalak aldatu egin daitezkeela kasu bakoitzean, eta bezeroak berretsi egin behar dituela.