Gure eskola-asegurua bereizten duena
Eskaini zure ikastetxe publiko edo pribatuko ikasleei babes handiena gerta litekeen edozein istripuren aurrean, esparruaren barruan eta instalazioetatik kanpo, ikastetxeak antolatutako jarduera bat egiten denean.
Zer estaltzen du gure eskola-aseguruak?
Kausa zuzena istripu bat denean eta asegurudun baten heriotza gertatzean, horren ondoriozko kalte-ordaina bermatuko dugu.
Baliaezintasunagatiko kalte-ordaina jasotzea bermatuko dugu asegurudunetako batek sufritutako istripua dela-eta, eta horren zenbatekoa polizaren kapitalean eta sekuelen larritasun-mailan oinarrituta hitzartuko da, baliezintasun-baremoa aintzat hartuta.
Istripu baten ondorioz asegurudunak ezin badu aldi baterako bere lanbidean aritu, eguneko kalte-ordaina bermatuko dugu tratamendu medikoak eta atsedenaldiak iraun bitartean, gehienez ere urtebeteko epean.
Horrez gain, baremoa ezarritako aldi baterako ezintasuna kontrata daiteke, non eragindako patologiaren araberako baja-egunak xehatuta dauden kontratuan.
Estaldura honekin medikuntza-, farmazia- eta ospitaleratze-gastuetarako kapital gehigarri bat izan dezakezu, bai eta ondoz ondoko sendaketetarako edo errehabilitaziorako behar dituzun garraioarenak ere.
Istripuagatik ospitaleratzea beharrezkoa balitz, berme hau kontratatuz gero eguneko kalte-ordaina emango da, ospitaleratzearen lehen egunetik hasi eta ospitaletik irten arte, 365 egunez gehienez.
Aukera hori zure aseguruan sartzean, heriotzagatiko eta ezintasun iraunkorragatiko kalte-ordainak hautatutako kapitalera zabalduko ditugu, zirkulazio-istripu baten ondorioz gertatzen badira.
Bidaiako laguntza, gastu medikoak, aberriratzea eta ezerezte-gastuak itzultzea bermatzen da.
Galdera ohikoenak
Eskola-asegurua derrigorrezkoa da itunpeko ikastetxeetan eta ikastetxe publikoetan. Eskola partikularretan edo zentro pribatuetan derrigorrezkoa da istripuak eta zentroaren erantzukizun zibila estaliko dituen asegurua.
Dei iezaguzu informazioa eskatzeko eta zure zentroari buruzko zalantzak argituko ditugu.
Eskola-aseguruak istripuak estaltzen ditu, horietan heriotza edo baliaezintasun absolutu edo baliaezintasun handia gertatzen bada. Aldi baterako ezintasuna eta laguntza medikoa ere estaltzen ditu. Ospitaleratzeagatiko subsidioa barne hartzen du eta bidaietako laguntza ere gehi dezakezu. Informazioa eska dezakezu telefonoz deituta.