Aukeratu zure ETErako onena den asegurua
Edozein negoziotara egokitutako ETE aseguru bat prestatu dugu. Nahitaezko estaldurekin batera, zure polizari berme osagarriak gehitu ahal izango dizkiozu, zure ETEarentzat babes ezin hobea izan dezazun. Ez utzi ezerk zure jarduera etetea.
Zure ETEa Occident-en babestuta badago jada, interesatuko zaizu...
Zergatik ETEek Occident-en esku uzte duten beren babesa
Hitzak baino gehiago, egintzak
8,4
8,4Gure bezeroen gogobetetasunaren batez besteko nota.
10,8
10,8Gure bezeroekin harremanetan ditugun batez besteko urteak.
2.700
2.700Perituak, konpontzaileak... zure zerbitzura.
1.300
1.300Zure negozioaren ondoan egoteko bulegoak.
Galdera ohikoenak
Aseguratuak bere jarduera gauzatzen duen eraikin edo barrutia da, eta haren arabera, elementu hauek barne hartzen ditu:
- Egiturazkoak eta eraikinak: zimenduak, egiturak, paretak, trenkadak, zoruak, estalkiak, tailatuak, kristalak, pertsianak, eranskinak, patioak, garajeak, etab.
- Ura, gasa, elektrizitatea, eguzki-energia, klimatizazio eta instalazio sanitarioak.
- Aireztapen-sistemak, tximistorratzak, igogailuak, karga-jasogailuak eta garabi-zubiak.
- Estaldurak: marmolak, granitoak, sabai aizunak, moketak, pintura, ispiluak, errotuluak eta iragarki argitsuak.
- Urbanizatutako eremuak: farolak, azpiegitura-lanak, kanpoko zoladura, hesiak, burdin hesiak, itxitura-hormak edo -hesiak, obra-barbakoak, iturriak; eta aseguratutako establezimenduko espaloiak, bideak, kaleak eta erabilera pribatuko aparkalekuak.
- Lorategiak eta kirol instalazioak.
Aseguratutako jarduera garatzen den barrutiaren edo lokalaren barrualdean kokatutako ondasun multzoa da. Jardueragatik berezkoak dira, eta aseguratuak bere jabetza edo bestelako interes aseguragarri bat du.
Edukiaren parte izan daitezke, aseguratutako ETEaren ezaugarrien arabera:
- Altzariak, makineria eta finkoak ez diren instalazioak.
- Salgaiak, moldeak, patroiak eta matrizeak.
- Berariazko hitzarmenaren bidez, enpresaren edo hirugarrenen jabetzako ibilgailuak barne har daitezke, betiere aseguratutako biltegien barrualdean badaude.
ETEentzako erantzukizun zibileko estaldurak zure erantzukizuna estaltzeko aukera emango dizu, kalte pertsonal eta materialengatik hirugarrenen aurrean, zure enpresa-jarduera garatzen duzun bitartean.
Enpresa-jarduera bat geldiaraztearen ondoriozko galerak dira, polizan estalitako ezbehar batek eragindakoak eta negozioaren mozkinak murriztea ekar dezaketenak.