Etorkizuna sortzen
Datorren urterako bidaia. Zertan arituko dira zuen seme-alabak? Zer gertatuko da zu ez zaudenean? Agertoki horiek guztiek badute zerbait komunean: guztiak aurreikuspena eta plangintza eskatzen dute etorkizun baterako.
Ikusi nola lagun diezazukegun aurrezten
Noiz hasi aurrezten zure etorkizunerako?
01
Etorkizunean pentsatuz aurreztea
Seguru etorkizunerako planak egin dituzula zuretzat eta zure senideentzat, baina, kasu gehienetan, plan horiekin lotuta gastu ekonomikoak doaz. Horregatik, zure beharretara egokitutako aurrezki-plana zure erantzuna izan daiteke.
02
Sortu zure itsulapikoa etorkizunerako
Pentsatu nahi ez badugu ere, egunen batean zerbait gertatzen bazaigu, familiaren lasaitasuna eta segurtasuna kezka bat da, eta horren ardura har dezakegu oraintxe bertan. Ustekaberen bat sortuz gero, zure familiak eta zuk beti izango duzue horri aurre egiteko beharrezko babes ekonomikoa.
03
Nola hasi aurrezten hutsetik
Aurrezten hasteko moduari buruz pentsatzen ari bazara, ez badakizu noiz kontratatu pentsio-plan bat, edo ez baduzu argi zu ez zaudenean zure senideak babesteko aukerarik onena zein izango den, laguntzen saiatuko gara.
04
Zalantzarik bai?
Zure beharretara gehien egokitzen den aurrezki-eredua erabakitzen duzunean edo ustekaberen bat gertatuz gero zer produktu kontratatu behar duzun argitu nahi duzunean, zure esanetara gaituzu honako bide hauetako batean:
Ezagutu gure aurrezki aseguruak
Galdera ohikoenak
Zure zalantzak argitu eta aurrezki-asegurua kontratatu dezakezu gertuen duzun Occident bulegoan. Gure adituek lagunduko dizute zuretzat egokiena den soluzioa aurkitzen.
Aurrezki-aukera gehienekin, ez duzu inolako arriskurik hartu beharko inbertsioan, eta gero eta errentagarritasun handiagoa lortuko duzu. Edonola ere, gure adituek kontratatu aurretik dituzun zalantzak argitu ahal izango dizkizute.
- Familia-kargak dituzten pertsonei, beren kideek beharrezko babes ekonomikoa izatea nahi badute, ezustekorik gertatuz gero.
- Oinordekoek Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari aurre egiteko likidezia izatea nahi duten guztiei.
- Hipoteka bat edo mailegu bat ordaintzen ari direnei, edo zorrak dituztenei, eta hiltzen badira likidatuta geratzea nahi dutenei.