Lana ondo egina
Enpresa bat aurrera ateratzea lan zaila da, baina, gainera, zure lan-esparrua jarduera espezifikoetan zentratzen denean, zure beharrak ulertzen dituzten profesionalez inguratu behar zara.
Jakin nola babestu zure enpresa-jarduera
Nola aukeratu zure enpresarako aseguruak
01
Zure sektorea eta enpresa-jarduera garrantzitsuak dira
Inork baino hobeto dakizu zure enpresak behar bereziak dituela. Eraikuntzaren esparruan, edo garraioekin edo makineriarekin bidaiatzean, ez da erraza beharrezko babesa aurkitzea. Edo bai?
02
Planetarekiko arduratsuak
Gure enpresa zaindu behar dugu, baina baita ingurumena ere. Makina handiekin lan egitean edo jarduera intensiboetan, ingurumenerako benetako arriskuak kontuan izan behar ditugu eta babestuta egotea funtsezkoa da.
03
Zalantzarik bai?
Oraindik ez daukazu argi nola babestu nahi duzun zure enpresa? Gure taldea prest dago zure galderei erantzuteko eta zure enpresaren premia berezietara egokitutako estaldurarik onenak gomendatzeko.
Ezagutu gure aseguru bereziak
Galderarik ohikoenak
Bidaiak onartutako edozein garraio mota barne hartzen da, dela lurrekoa, airekoa edo itsasokoa.
Hona hemen, informazio gisa soilik, zer ondasun aseguratu daitezkeen:
- Makinak eta instalazioak, finkoak eta higikorrak.
- Ekipamendu mekanikoak.
- Makina-erremintak.
- Transformadoreak.
- Zentral elektrikoak.
- Garabiak, hondeatzaileak eta abar.
- Datu-prozesaketa elektronikoko instalazioak, ordenagailu pertsonalak eta haien periferikoak, besteak beste monitoreak, inprimagailuak eta eskanerrak.
- Telekomunikazio-instalazioak.
- Elektro-medikuntzako ekipamenduak.
- Materialak ikertzeko eta aztertzeko ekipamenduak.
- Bulegoko, diseinu grafikoko eta erreprodukzioko ekipamenduak.
- Makinen komando elektronikoko ekipamenduak.
- Kontrol- eta erregistro-instalazioak.
- Fotokopiagailuak, faxak eta abar.
Eraikuntza eta muntaketa, ekipamendua, makinak, dauden jabetzak eta langileen gauzak. Azken batean, edozein obra, muntaketa eta instalazio mota aseguratu daiteke.
Hiriko sektoreetan: etxebizitzak, bulegoak, azpiegiturak eta beste eraikin batzuk, besteak beste osasunekoak, ostalaritzakoak eta merkataritza-guneak.
Sektore industrialetan: industria-nabeak, fabrikak, zentral elektrikoak eta abar.
Azpiegituretan: errepideak, hirietako kaleak, tunelak, zubiak, portuak, aireportuak, dikeak eta abar.
Muntaketak eta instalazioak: galdarak, telefono-zentralak, alarmak, makina industrialak, klimatizazio-instalazioak, orubeak, instalazio elektrikoak eta abar.