Makineria eta ekipo profesionaletarako gure asegurua bereizten duena
Ekipo profesionaletarako gure aseguruak babesa eskaintzen du zure jarduera profesionala gauzatzeko behar dituzun ekipoei eta tresnei eragiten dieten istripu-egoeren aurrean, eta kalte-ordainak ematen dizkizu horiek konpondu edo berritzeko gastuengatik.
Ekipo profesionalen aseguruan barne hartzen diren zerbitzuak
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Zer estaltzen du makineria eta ekipoetarako gure aseguruak
Konpondu edo ordeztu behar diren makina edo instalazio profesionalek jasandako kalte materialak estaltzea da aseguruaren helburu nagusia, betiere kalteen kausa bat-batekoa, halabeharrezkoa edo ustekabekoa izan bada.
Estaldura-maila handitu egin daiteke, honako hauen aurreko babesa gehituz:
- Barruko sute eta leherketek eragindako kalteak, bai eta tximista-erorketek eragindakoak ere (makina finkoentzako aseguruetan).
- Hoztutako ondasunetan eragindako kalteak (hotza sortzeko ekipoak estaltzen dituzten polizetan).
- Kalteak zirkulazioan eta garraioan (ekipo eta makina mugikorren babesean).
- Likido-isuriak aseguratutako deposituetan.
- Ekipo elektronikoen kanpoko datu-eramaileak.
Occident enpresako ekipo profesionaletarako aseguruak zure ekipo elektroniko profesionaletan izandako ezbeharrek eragindako gastuak ere estaltzen ditu.
Galdera ohikoenak
Edozein jarduera profesional gauzatzeko beharrezkoak diren makineria, ekipoak eta tresnak.
Aseguratzeko moduko ondasuntzat hartzen dira jarduera eta/edo lana egiten den lekuan daudenak. Jarduera-eremutik kanpo beste ondasun bat aseguratu nahi izanez gero, aseguruaren bermeak handitu behar dira.