Nekazaritzako traktore eta makineriarako gure asegurua bereizten duena
Nekazaritzako ibilgailu eta makineriarako asegurua zure nekazaritzako traktorearen eta nekazaritzako beste makina mota batzuen estaldura bermatzeko planteatuta dago, gidariak eta erabiltzaileak ahaztu gabe. Aseguru horrek, gainera, berme gehigarriak ditu, aseguruaren kontratua ustiategi bakoitzaren behar espezifikoetara eta behar duen makineriara egokitzeko.
Zer estaltzen du nekazaritzako ibilgailuen aseguruak
Nekazaritzako ibilgailu eta makineriarako aseguruak nahitaezko erantzukizun zibilaren kalte-ordainak eta borondatezko erantzukizun zibilarenak estaltzen ditu.
Nekazaritzako traktore eta ibilgailuetarako gure aseguruak telefono bidezko orientazio medikoko zerbitzua eskainiko dizu urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan; eta, horrez gain, defentsa juridikoko eta kalteak erreklamatzeko zerbitzua ere barne hartzen du.
Aukerako estaldurak ere kontratatu ahal izango dira, hala nola beiren haustura, gidariaren istripuak, profesionalen ordainsariak handitzea edo trafiko-zehapenak lokalizatzea.
Nekazaritzako ibilgailu eta traktoreetarako gure aseguruan barne diren zerbitzuak
Mediku bat eskura eguneko 24 orduetan
Profesional batekin harremanetan jarriko zaitugu telefonoz edo bideo-dei bidez, osasunaren arloan sortzen zaizun edozein kontsulta egiteko.
- Eguneko edozein ordutan, zauden lekuan zaudela.
- Berehalako arreta, itxaron-zerrendarik gabe.
Abokatu bat gehien behar duzunean
Konpon ezazu bizitza partikularrean edo familiarrean sortzen zaizun edozein arazo juridiko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Kontsulta mugagabeak.
- Gestoriako izapideak eta Gizarte Segurantzaren prestazioen erreklamazioa.
Galdera ohikoenak
Nekazaritzako ibilgailu eta makineriarako asegurua nekazaritzaren arloko enpresei zein profesional autonomoei zuzenduta dago, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan erabiltzen dituzten ibilgailuak aseguratu ditzaten. Nekazaritzako ibilgailuak eta makineria, oro har.
Besteak beste, nekazaritzako ibilgailu eta makineriarako aseguruak istripuen ondoriozko gastuen estaldura bermatzen dizu. Horrela, mota horretako gertaerek zure nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraren errendimenduan eta jardutean duten eragina minimizatu ahal izango duzu.