Gure bulego-asegurua bereizten duena
Gure bulego-asegurua diseinatu dugu ustekabeek zure jarduera ekonomikoan eraginik izan ez dezaten . Bere estaldurek, negozio-mota horretarako berariaz sortuak, kontratazio malgua ahalbidetzen dute eskaintza pertsonalizatuei esker; eta, beraz, beti izango duzu babesik handiena, gehiegi ordaindu gabe.
Zer estaltzen du gure bulego eta langelen aseguruak
Ordenagailuak, periferikoak, etab. eta makineriaren matxurak.
Eguneko gastu orokor iraunkorrak eta mozkin gordinarengatikoak jasotzen ditu.
Aseguratutako ondasunak eta eskudirua. Lapurretak eragindako kalteak, sarrailak ordezteko gastuak...
Aparatu edo instalazio elektrikoetan.
Aseguratutako ondasunetan zuzenean sortutako kalte materialak estaltzen ditugu.
Euria, haizea, harri-jasa, elurra eta ur-iragazketak teilatuan zehar.
Bandalismo-ekintzak, ibilgailu edo aireontzien inpaktua, suteak itzaltzeko sistemetako ihesak...
Goiko solairuetatik edo alboko solairuetatik datozen itoginen ondorioz, hodiak hausteagatik edo iturria ixtea ahazteagatik. Hodiak lokalizatu eta konpontzeagatiko gastuak. Ur gehiegi kontsumitu izana hodiak haustearen ondorioz.
Beira, errotulu, bitrozeramika, marmol, granito eta aparatu sanitarioen lozen hausturak.
Bidaia bat edo aldi baterako lekualdatzea egiten duzunean, gure gain hartuko ditugu zure bulegoko ondasunek jasaten dituzten kalteak.
Zure bulegoan eragindakoak.
Occident erakundeak izendatua edo baimendua.
Etxea hustea, salbamendua, minorazioa, hondakinak kentzea, arkitektoen ordainsariak, alokairuak galtzea, artxiboak berrezartzea eta estetika lehengoratzeko gastuak.
Zure bulegoari lotutako interesak defendatuko ditugu, eta konpainiak bere gain hartuko ditu sortzen diren gastu guztiak (abokatuaren ordainsariak, kostu judizialak... besteak beste).
Gure bulegoen aseguruan barne diren zerbitzuak
360 arreta zure negoziorako
Gremio onenak jartzen dizkizugu eskura, zure lokalean sor daitekeen edozein ezustekori aurre egiteko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- Larrialdietarako sarraila eta elektrizitatea.
- Segurtasuneko langileak barne.
Zure ekipo informatikoak beti prest
Mugikor, tablet edo ordenagailu bat baduzu, gure teknikariak arduratuko dira zutaz.
- Urrunetik edo aurrez aurre, beharrezkoa izanez gero.
- 24 ordu egunean, itxaronaldirik gabe.
- Urteko doako berrikuspen 1.
Galdera ohikoenak
Telefono-dei soil batekin, kontsulta juridiko bat erraz ebatz dezakezu, balizko auziak prebenitzeko.
Errebalorizaziotik lortzen diren onurak aseguratutako batura automatikoki eguneratzearen ondorio dira, bai edukitzailearena, bai edukiarena, polizaren kapitalak zaharkituta gera ez daitezen.
Bulegoan sartu ezin bazara, larrialdiko sarrailagile baten zerbitzua eska dezakezu. Gure gain hartuko ditugu atea irekitzeak eragindako joan-etorrien eta eskulanaren kostuak.